HizkuntzaMenuSaioaren hasiera |
Bilbo: Udalak Veoliarekin duen esleipen-kontratuaren gainean eztabaidatzeari uko egin diote EAJ, IU, PP eta PSOE alderdiek[Bilboko Ezker Abertzalea] Ezker abertzaleko Udal taldeak mozio-proposamen bat aurkezten duen bakoitzean gertatzen den bezala, EAJ, Aralarrekin batera aurkeztutako IU, PP eta PSOE alderdiek betoa jarri eta Jerusalemen "Apartheiden tranbia" eraikitzeagatik Udalak hiriko garraio publikoa kudeatzeko Veoliarekin duen esleipen-kontratua bertan behera uztearen gaineko eztabaida eragotzi dute. Azpimarratu behar da Nazio Batuek Israeli Gazan gerra krimenak egitea leporatu ostean betoa ezarri dutela. Ezin ahaztu ere, orain dela gutxi Suediak metroa eraikitzeko Veoliarekin zuen 3.600 miloi euroko kontratua bertan behera utzi duela arrazoi berberagatik. Gogoratu behar da urtarrilean sindikatu guztiek zein eragile sozialek eskaera berbera egin zietela EAJri eta IUri. Ezker abertzaleko udal taldeak urtarrilaren bukaeran sartutako mozio honen bidez, Udalak hiriko garraio publikoa kudeatzeko Veoliarekin duen esleipen-kontratua bertan behera uztea eskatzen du, aipatutako multinazionala Jerusalemen "Apartheiden tranbia" eraikitzen ari delako. Honetaz gain, Palestina, Israelen eskutik, pairatzen ari den genozidioaren aurrean Udalak jarrera etiko eta aktibo bat hartzea eskatzen du. Ekimen honek Palestinako 200 elkarte zibilek zein Euskal Herriko sindikatu guztiek eta eragile sozialek Palestinako herritarren genozidioa gelditzeko bultzaturiko Israeli boikot kanpaina Udalak babestea du helburu. Aurkeztutako mozio-proposamenaren puntuak: • Udalbatza honek Palestinako 200 elkarte zibilek zein Euskal Herriko sindikatuek eta eragile sozialek bultzaturiko Israeli boikot kanpaina babesten du.
|
Audioak |