Berriak/Noticias

Zestoa y la localidad cisjordana de Bir Zeit son hermanas

Zestoa Bir ZeitLa localidad palestina de Bir Zeit, situada en las inmediaciones de Ramallah (Cisjordania), se hermanará el próximo jueves con Zestoa. Con motivo de este acto, se encuentra en Euskal Herria, Yousef Nasser, alcalde de Bir Zeit por el FPLP, que suscribirá el documento con la alcaldesa de Zestoa, Alazne Olaizola, de la izquierda abertzale.

ezker abertzalearen oharra

Martxelo Díaz/GARA

LAB sindikatua palestinar lagunei informatzen: Euskal Herriko langileok Israeli Boikota bultzatuz!!!

Euskal Herriko LAB sindikatuak bultzatuta hainbat ekimen egin dira hilabeteotan Palestinar Herria jasotzen ari den sarraskia salatzeko eta Israeli boikota eskatzeko, Estatu sionista eta arrazista izaki, gertatzen ari denaren erantzulea baita.

LAB Euskal Herriko sindikatu nagusienetarikoa da eta bere azken helburua Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa da. Jakingo duzuen bezala, Euskal Herria Estatu espainiar eta frantziarraren artean kokatzen da eta 3 milioi biztanle dituen herria da, kultura eta hizkuntza propio batekin.

Bilbo: Udalak Veoliarekin duen esleipen-kontratuaren gainean eztabaidatzeari uko egin diote EAJ, IU, PP eta PSOE alderdiek

[Bilboko Ezker Abertzalea] Ezker abertzaleko Udal taldeak mozio-proposamen bat aurkezten duen bakoitzean gertatzen den bezala, EAJ, Aralarrekin batera aurkeztutako IU, PP eta PSOE alderdiek betoa jarri eta Jerusalemen "Apartheiden tranbia" eraikitzeagatik Udalak hiriko garraio publikoa kudeatzeko Veoliarekin duen esleipen-kontratua bertan behera uztearen gaineko eztabaida eragotzi dute.

Azpimarratu behar da Nazio Batuek Israeli Gazan gerra krimenak egitea leporatu ostean betoa ezarri dutela. Ezin ahaztu ere, orain dela gutxi Suediak metroa eraikitzeko Veoliarekin zuen 3.600 miloi euroko kontratua bertan behera utzi duela arrazoi berberagatik.

Gogoratu behar da urtarrilean sindikatu guztiek zein eragile sozialek eskaera berbera egin zietela EAJri eta IUri.

Ezker abertzaleko udal taldeak urtarrilaren bukaeran sartutako mozio honen bidez, Udalak hiriko garraio publikoa kudeatzeko Veoliarekin duen esleipen-kontratua bertan behera uztea eskatzen du, aipatutako multinazionala Jerusalemen "Apartheiden tranbia" eraikitzen ari delako.

Honetaz gain, Palestina, Israelen eskutik, pairatzen ari den genozidioaren aurrean Udalak jarrera etiko eta aktibo bat hartzea eskatzen du.

Ekimen honek Palestinako 200 elkarte zibilek zein Euskal Herriko sindikatu guztiek eta eragile sozialek Palestinako herritarren genozidioa gelditzeko bultzaturiko Israeli boikot kanpaina Udalak babestea du helburu.

Aurkeztutako mozio-proposamenaren puntuak:

• Udalbatza honek Palestinako 200 elkarte zibilek zein Euskal Herriko sindikatuek eta eragile sozialek bultzaturiko Israeli boikot kanpaina babesten du.

Aio eta ez bueltatu!


Atzo gauean, bigarren egunez ere, elkartaratzea egin zen Donostian Noaren kontzertuaren aurrean protesta egiteko. Eta gainera, atzoko kontzertuan 4 lagunek eten zuten Noaren emanaldia (lehen eguna soilik gonbidatu berezientzat eman zuen Noak).

'Elkartasunez' manifestua aurkeztu dute kultur, kirol eta irakaskuntzako hainbat eragilek

(askapena.org)

Gaur, ekainaren 10ean Palestinatik datorren deiari erantzunez (www.pacbi.org) 'elkartasunez ' (pdf) manifestua aurkeztu da Donostian.
Bertan EHko gizarte zibileko hainbat lagunek kultur, kirol edota irakaskuntza arloan Israeli Boikot egiteko deialdia zabaldu dute, bai eta beren eragin esparruetan boikot ekimen hau zabaltzeko konpromisoa ere.

Sinatzileen artean: Floren Aoiz, Sorkun, Antton Mendizabal, Fernando Mijangos, Fredi Paia, Txerra Bolinaga, Txan magoa, Koldo Izagirre, Estitxi Fernandez, Joseba Tapia, Beloki trikitilaria, Jone abeslaria, Gorka Urbizu, Xabi Paia, Oihane Perea, Joseba Agudo, Iñaki Viñaspre, Nekane Martiarena, Manex Agirre, Xamoa, Irati Anda, Jon Martin, Kepa Acero, Xabi Aldaz (Kaotiko), Gorka Urbizu (berri txarrak), Itziar Ituño, Ramon Agirre, Alfonso Sastre, Naroa Iturri, Amets Arzallus eta Alfonso Sastre. Gaur hemen gauden pertsonak eta 'elkartasunez' manifestuari atxikitu gatzaizkionak, zera adierazten dugu:

 Mundu mailan, eta Euskal Herrian, Israel estatu sionista eta arrazistaren aurka egiten ari den boikot kanpainarekin bat egiten dugula. Ekimen hau Palestinatik egin zen deialdiari erantzuten dio, eta helburua da palestinar herriaren aurka Israelgo estatuak egiten duen zapalkuntza, garbiketa etnikoa eta apartheid politikak etetea.

Orain hilabete bat 'Nakba' aldarrikatu zuten palestinarrek, beren nazio-hondamendiaren eguna, Israelgo estatuaren sorrera hain zuzen ere. Egun horretan 800.000 palestinar euren etxe eta lurrak utzi behar izan zituzten sionistak bultzaturiko garbiketa etnikotik ihesean. Egun horretan bi estatu sortu zituzten Palestinan: Israeli lurraren %52 utzi zioten eta Palestinari %48.
Gaur egun, Palestina historikoaren %89 Israelgo estatua da... lau miloi palestinar baino gehiago bizi da erbestean edota errefuxiatu-eremuetan. 60 urte eta gero, palestinarren eskubide nazionalak urratuak jarraitzen dute: Gaza isolatua dago blokeo kriminal bat dela eta, checkpoint edo kontrolak edonon daude palestinarren bidaiatzeko eskubidea oztopatuz, Zisjordaniako lurrak lapurtzen dituen Apartheid harresia bertako hiritarrak kartzela erraldoi batean bizitzera zigortu ditu, 11.000 preso politiko daude espetxe sionistetan, Apartheid harresia, olibondoak, bizitzaren zuhaitzak, erazuten dizkiete herria itolarrian jarriz.

Palestinarrek urterik urte ikusi dute beren herriaren egoera okerragotzen, nazioarteko komunitatearen pasibokeriaren laguntzaz, besteak beste. Horren aurrean deialdi bat egin dute:
80. hamarkadan Sudafrika estatuko apartheid politika eraldatzeko mundu mailako desinbertsio eta boikot mugimenduak izugarri garrantzitsuak izan ziren: eraiki dezagun horrelako mugimendu bat Israel estatuko politika arrazista eta genozida eteteko.

Kultura, kirola, irakaskuntza eta gizarte zibileko hainbat alorretako produktuei ere boikot egiteko deia egin dute eta dei horri erantzuten diogu guk.

Gainera, dei egiten diogu euskal intelektual, bertsolari, kirolari, idazle, artista eta gizarte zibileko erreferentziei, historiako zenbait unetan intelektualek-eta injustizien kontra borrokatzeko hartu duten ardura hartu dezagun. Sudafrikako apartheid politika aldaraztea lortu bazen, orain ere lortuko dugu Palestinaren kontrako zapalkuntza etetea.

Hauek dira Palestinatik eskatzen zaizkigun konpromisoak, eta guk geure egiten ditugunak:

-Arlo kultural zein akademikoan israeldar insituzioekin den ezein kooperazio, kolaborazio edo proiektutan parte ez hartzea.
-Nazio zein nazioarteko mailan instituzio israeldarren kontrako boikotaren defentsa egitea, instituzio hauei ematen zaien edozein finantzazio zein diru laguntzaren bertan behera uztea ere barne hartzen duelarik.
-Nazioarteko akademia-instituzioek Israelen des-inbertsioa egin dezatela bultzatzea.
-Israeldar politiken gaitzespenaren defentsan lan egitea, kultur elkarteek eta erakunde akademikoek edo profesionalek premiazko ebazpenen bidez gaitzespenok onartu ditzaten.
-Palestinar kultur zein akademia-insituzioak zuzenki laguntzea, laguntza mota horren baldintza agerikoa zein gordekoa Israelgo kideekin bat egin beharrik ez izatea izanik.

Azken bat ere gehitzen diogu: gure eragin esparruetan boikot hau zabaltzearen konpromisioa.

Maiatzak 15, NAKBA, Ez dugu ezer ospatzeko! Israeli boikota!

Duela 60 urte, Israelgo Estatua ezarri zuten. Egun horri, 1948ko maiatzaren 15ari, Nakba (Hondamendia) deitzen diote palestinarrek. Egun horretan 800.000 palestinar euren etxe eta lurrak utzi behar izan zituzten sionistak bultzaturiko garbiketa etnikotik ihesean.

 Nakbarako kartela                                           

Gaur, lau miloi palestinar baino gehiago bizi da oraindik erbestean errefuxiatu-eremuetan. 60 urte eta gero, palestinarren eskubide nazionalak urratuak jarraitzen dute: Gaza isolatua dago blokeo kriminal bat dela eta, checkpoint edo kontrolak edonon daude palestinarren bidaiatzeko eskubidea oztopatuz, Zisjordaniako lurrak lapurtzen dituen Apartheid harresia bertako hiritarrak kartzela erraldoi batean bizitzera zigortu ditu, 11.000 preso politiko daude espetxe sionistetan, Apartheid harresia... Bazterkeria nagusi duen ideologia sionistan oinarritzen da Israelgo Estatua. Judutarrentzat soilik eratu den Estatu sionista da Israel. Beste guztiek ez dute eskubiderik, ez dira herritarrak. Apartheid garaiko Hegoafrika gisako jendartea da egun Israel. Apartheida suntsitzeko boikota tresna eraginkorra izan zen eta berdin izango da palestinar herriaren genozidioa eteteko.
Ildo horri jarraituz, Palestinako 170 jendarte taldek Israeli boikota egiteko deia egin diote nazioarteko taldeei. Palestinarren eskubideak bermatzen ez diren bitartean, Israeli boikota egitea eskatzen dute elkartasun adierazi nahi duen orori. Erabateko boikotera deitzen dute. Arlo guztietan, ekonimokoa, kirolean, kulturan, ...

Euskal Herrian deialdi horrekin bat egiten dugu eraso sionista pairatzen duten  palestinarrekin elkartasun aktiboa delako. Horregatik zuen inplikazioa eskatzen dizuegu Palestinaren hondamedia gogorarazten duen egun horretan, nola?

ISRAELI BOIKOT. PALESTINAKO HERRIARI LAGUNTZEKO ETA ELKARTASUNA ADIERAZTEKO BESTE MODU BAT

Ia egunero irakurtzen edo entzuten ditugu Palestinaren egoeraren inguruko albisteak. Horietako batzuk, zoritxarrez beste hainbat errealitaterekin gertatzen den bezala, ez dute azaltzen benetan zer gertatzen den. Beste batzuk, egia ezagutzeko dugun eskubidea urratzeaz gain, errealitatea boterearen interesen alde eraldatzen dute inolako eskrupulurik gabe, ez boterearen aldetik ez eta informazioa zabaltzen duen hedabidearen aldetik.

Azkenaldian Palestinatik heltzen diren informazioek Gazak bizi duen errealitate gordinaren berri ematen digute. Gazako herritarrek, euren lurrean kartzelaraturik, bizirauteko borrokatzen dute.

Hau ikusi edo entzuten dugunean, neurri handiago edo txikiagoan bada ere, zerbait mugitzen zaigu barren barrenetik; laguntzeko gogoa sartzen zaigu. "Zer egin dezakegu egoera honen aurrean?" galdera burutik pasatzen zaigu. Kontutan izanda asmo onak direla balio dutenak, eta norberak ahal duena ematen duela, asko dira egoerari buelta emateko martxan jarri ditzakegun mekanismoak: mobilizatu gaitezke, kalera atera eta gure agintariei neurriak hartu ditzatela exijitu, kexak idatzi, salatu, Palestinako errealitateari buruz irakurri eta informazioak egiaztatu, Palestina bisitatu eta egoera bertatik bertara ikusi. Eta boikota ere erabili dezakegu Israelgo gobernua eta gizarte presionatzeko neurri gisa, Palestinako herriaren aurka ezartzen duen errepresioarekin amaitu dezan.

Gogor jotzen du belarrietara boikot hitzak, baina eman dezakeen irudipenetik haratago, atzean dagoena zeharo ezberdina da. Boikota bidegabeak diren egoerak aldatzeko eta indarkeria instituzionala salatzeko dagoen gizalegezko neurri bat da. Gobernuek itsu eta gor jarraitzen dute Israelen legez kanpoko jokaeraren aurrean. Ezinbestekoa da okupazioa eta apartheida sustatzen duen Israel bakantzeko; hori gauzatu dadin presioa egiteko ordua da.

Israel, Palestinako herriari lapurtutako lurren gainean eraikitako estatua, gobernu demokratiko baten irudia zabaltzen saiatzen da mundu zabalean. Hori normaltasunez onartzen badugu Israelen jokabide politikoa onartzen ari gara: okupazioa, palestinarren kanporatzea, diskriminazio politikak… Eta, era berean, Israelen basatikeriaren aurrean axolagabetasuna eta zigorgabetasuna erakusten dugu.

Israeli boikota nazioarteko kanpaina bat da, Palestinako herriaren elkartasuna bultzatzen duten Europako hainbat erakundek bultzatutako ekimena. Israeleko hainbat talde ez sionistek eta Palestinako herritarrek ere bat egin dute kanpaina honekin.

Boikota erabili dezagun Palestinako herriaren borroka sustengatzeko eta elkartasuna adierazteko beste tresna bat bezala. Boikota hainbat modutara egin liteke: boikot ekonomikoa, kulturala, akademikoa. Israeleko produktuak erosteari utzi diezaiokezu; erakunde akademikoek uko egin beharko liokete Israelgo erakunde edo unibertsitateekin lan egiteari; konferentziak zein kirol edo kultur ekitaldiak boikoteatu daitezke…

Boikota laguntza handikoa izan zen Hego Afrikak bere apartheid politika aldatu zezan, iragan mendeko 80. hamarkadan. ¿Zergatik ez Israelekin?

Tel Aviv-eko Maccabiri boikota, Israeli boikota.

 Atzo Tel Aviv-eko Maccabi eta Baskoniaren arteko partida ez zen ohiko saskibaloi partida izan. Zale guztien gogoan egon zen bi talde hauen elkarren arteko azken partidan ze kontrol eta jazarpen poliziala egon zen, eta jendeak Maccabiren aurkako jarrera hartu zuen hasieratik, ez bakarrik kirol kontuengatik.
Aurten ere poliziaren presentzia beste edozein partidatan baino handiagoa izan zen, eta ohi bezala, Mosad-ek ere polizia asko ekarri zituen Israeletik. Kontrola eta katxeoak, ordea, ez ziren hain handiak izan.

Pabiloira sartzeko ateetan egon ziren "Isareli Boikot" euskal ekimeneko lagunak esku orriak eta bandera txikiak banatzen eta barrruan asko izan ziren zapi palestinarrak, Palestinako banderak, "Israeli boikot" zioten pankartak, palestinar bandera egiten zuten puxikak, karetak,... astintzen zituztenak.

Kantatau ziren leloak ere bat baino gehiago sionisten belarriak mintzeko modukoak "Maccabi Europatik kanpora", "Palestina askatu", "Sionistak terroristak"... Mosadeko poliziak etengabe zebiltzan batetik bestera eta behin baino gehiagotan kexak adieraztera joan ziren.

Partidaren emaitza alde batera utzita, atzo pabiloian bildu zen jende gehiena israeldarren aurkako partidak partida normalak ez direla pentsatzen joan zen etxera, baita Maccabik zergatik jokatu behar duen Euroligan ere, Europakoa ez izanda eta gertuago dauden beste herri batzuen kaltean (Libano, Siria, Jordania eta jakina Palestina).

Orain kontua da olatu txiki hori gero eta handiago egitea, eta azkenean Euskal Herriak entitate sionistari boikot trinko eta erangikorra egitea.

Palestina askatu!
Israeli Boikota!

Mayumanari boikot

Bilboko Arriaga antzokiaren aurrean Mayumana taldea salatu du Ekimenak. Mayumana taldea Israelen enbaxadore kulturaletako bat da eta Israelek bere normaltasun itxura zabaltzeko erabiltzen du. Mayumana taldearen aurkezpen orrian bere kideen berri ematerakoan, hauek israeleko armadako kide izan direla harro azaltzen dute. Kasuren baten armadako ofizial “gogorra” izandakoak ere ageri dira. Israeli Boikot Euskal Ekimenak 50 pertsona inguru bildu ditu sionismoaren aurkako elkarretaratzean eta bigarren bat egingo du hilaren 27an 20:00etan.

El gobierno de Zapatero aprueba la compra de misiles a Israel por un valor de 324 millones de euros

Agencias/ inSurGente

El Consejo de Ministros autorizó el pasado viernes la compra de 260 sistemas de misiles contracarro de medio alcance 'Spike MR' para el Ejército de Tierra y la Infantería de Marina, un contrato que tendrá un presupuesto inicial de 324 millones de euros, según confirmaron fuentes gubernamentales. El 'Spike MR' es un sistema de misiles portátil, basado en el concepto 'Dispara y olvida' -que permite corregir la trayectoria del proyectil una vez lanzado- y tiene un alcance de unos 2.500 metros.

Las fuentes consultadas indicaron que el Ejecutivo dará luz verde a este nuevo programa de armamento que supondrá la fabricación de 260 sistemas de misiles contracarro, compuestos por otros tantos puestos de tiro, 2.600 misiles y los sistemas de apoyo integrado.

Syndicate content